XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) elkarrizketak egin behar, herriko eta elizako edozein talderekin.

Orain nonnahiko misioaldiaren edukiak gaurko munduko gizarte mugikorrak bizi dituen galdera sakon eta konprometigarrien erantzunbide izan beharko du.

Eta, horretarako, gizadi berri honek darabilen hizkeran emana ere bai.

Benetako ebanjelizaketa aurrera eramateko, oso beharrezkoa litzateke lekuan lekurako egokien izango diren erakundeak ongi taxuturik uztea.

Baita, horretarako, bertako fededun guztien elkarrizketaz, eramangarri izango liratekeen bizi-proiektuak erabakitzea.

Eta abar...

Baina, aldi hartan, orduko buruz eta argiz genbiltzan eta ez gero biztu zaigunarekin.

Lehendik zetozen usario eta jokaerei loturik geunden.

Vaticano II.a zabaltzen ari zen giro berria hausnartzen eta bizitzaratzen, berandu xamar hasi ginen.

IX.- Misioaren azken agurra

Misioaren azken agurra ere ez zen txantxetakoa izan ohi.

Goizaldean herriko jendea dotore jantzita elizan ikusiko genuen, edota plazan... zenbait alditan elizan behar adina lekurik halako multzoarentzat izaten ez zelako.

Eta kantuz eta otoitzez meza egiten zen misiolariaren esanari jarraituz.

Jendeak jaunartu egingo zuen Ogi zerutik..., Hor zaude Jesus..., Hostian bizi zara... eta horrelako abesti herrikoiak kantatuz.

Misioaldi batzuk goizetik ospakizun horrekin bukatu ohi genituen.